Cargando Eventos:

« Todos los Eventos

  • Este evento ya finalizó

DURANGOKO AZOKA

diciembre 6 - diciembre 10

DURANGOKO AZOKA 52

Badator 52DA!

Inoiz baino lehenago eta nobedadez josita. Hala helduko zaigu Durangoko Azokako 52. edizioa. Aurtengo kulturaren plaza ez da iazko urteurren borobilaren itzalean geratuko.Denontzat izango dugu plana Azokak, topatu zurea!

SASUGANBARA, Txiki eta handien plaza. Irudimenez betetako lekua da Saguganbara. Euskal kulturaren transmisiorako gunea, hizkuntzarekin jolas egitekoa. Ideia horren bueltan,egitarau anitza eta oparoa prestatu dugu edizio berri honetarako. Programazioa, ikasleentzako tailerrek, ikuskizunek, ipuin kontaketek, aurkezpenek, ikusgarri musikalek, sormen tailerrek…osatuko dute.

durangoko-azoka-orokor

Guztien artean, batean jartzekotan azpimarra, Talentue plazara! egitasmoa aipatuko nuke. Aurtengo nobedadea nagusia izateaz gain, Saguganbararen azken denborako helburu batekin bat egingo du: haur eta gazteak bihurtzea protagonista eta eurak jartzea sormenaren erdigunean. Ildo horretatik, diziplina artistiko ezberdinetan aritzen diren ume eta gaztetxoei lekua egingo diegu eszenatokian. Aurten Durangaldeko 4 talde gonbidatu ditugu; antzerki eta musika esparrutako talde bana, euskara ikasleak eta dantza taldea.

Programazio honetaz guztiaz gain, egunean zehar eta batez ere eguerditan irakurketa librerako tartea egongo da. Bertan, Haur eta Gazte literaturan aurten argitaratutako liburuak eta iazko gomendagarriak egongo dira eskuragarri. Era berean, aurten argitaratutako euskarazko mahai jolas eta jostailuekin aritzeko aukera egongo da. Honen harira, familia eta hezitzaileei zuzendutako tailerra antolatu dugu, jostailu egokiaren aukeraketa egiteko tresnak eskaintzeko.

Aurten ere Azokak boluntariotza-programa martxan jarriko du.


Antes que nunca y repleta de novedades. Así llegará la edición de este año de Durangoko Azoka. La plaza de la cultura no se quedará atrás respecto a la pasada edición. La Azoka tiene planes para todos y todas, ¡encuentra el tuyo!

 

Compartir.

Detalles

Comienza:
diciembre 6
Finaliza:
diciembre 10
Categoría del Evento:
, , ,
Edad recomendada:

Lugar

Durangoko Azoka
Larrasoloeta, 3, Durango, Bizkaia 48200 España
+ Google Map
Teléfono:
94 681 80 66
Pagina Web:
http://www.durangokoazoka.com/eu/